150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2006ko urriaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UE -22-2B-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Fepanco, S.L.k eta Promolite 21, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134.5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Erriberrin, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0618604