150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

EDIKTUA

Tuterako alde zaharreko babespenerako eta barne berrikuntzarako (BBBPB) proiektuko aldaketa puntualerako proiektua, Arbolancha karrikako 4 zenbakian

Tuterako Udalak, 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako alde zaharreko babespenerako eta barne berrikuntzarako plan partzialeko (BBBPB) aldaketa puntualerako proiektua, Arbolancha karrikako 4 zenbakian, Juan José Mateo Asín jaunak sustatua. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko urriaren 18an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0618574