150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZARRAKAZTELU

Xehetasun azterlana-mugaketa. Behin betiko onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2006ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, oraindik aktaren behin betiko onespena gabe, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bertaratuen aho bateko adostasunarekin, honako erabakia hartu zen:

1._Onestea aurkeztutako alegazioa.

2._Behin betiko onestea xehetasun azterlana, aurkeztutako alegazioa barne.

3._Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta sustatzaileari erabaki hau jakinaraztea.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta bere kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1._Berraztertzekoa, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, Udaleko organo egileari zuzendua. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua.

Zarrakaztelun, 2006ko azaroaren 9an._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0618566