150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEATXE

Leatxeko UE 6 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, 1. poligonoan, 74. lurzatian. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalbatzak, 2006ko azaroaren 14an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen aho batez, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

Leatxeko Udalak, 2006ko irailaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leatxeko katastroko 1. poligonoko 74. lurzatia urbanizatzeko proiektua, 6. exekuzio unitatean, Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak sustaturik (IFZ: 15.756.957 W; enpresaren helbidea: La Fuente kalea, 1 Leatxe), eta Juan José Echeverría Dancausa eta Patxi Lapetra arkitektoek eginiko proiektuari jarraikiz (2006ko uztailaren 4ko ikus-onetsia).

Hasierako onespenaren iragarkia 2006/10/13ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta 2006ko irailaren 22ko Diario de Noticias egunkarian; eta ez zen erreklamaziorik jaso jendaurreko hogei egun balioduneko epean.

Udal arkitektoak 2006ko azaroaren 13an proiektuaren aldeko txostena eman zuen.

Hori guztia ikusita, Udalbatzak, aho batez eta legez behar den quoruma izanik, erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Leatxeko 74. lurzatiaren birzatiketa proiektua, katastroko 1. poligonoko 6 exekuzio unitatean, Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak proposaturik (IFZ: 15.756.957 W; enpresaren helbidea: La Fuente, 1, Leatxe). Proiektua Juan José Echeverria Dancausa eta Patxi Lapetra arkitektoek prestatu dute, 2006ko uztailaren 4ko data izanik. Nolanahi ere, ondoko zehaztepan hauek bete behar dira:

A) Hornidura eta saneamendu sarearen diametroak eta materialak Leatxeko sareak berritzeko proiektuarenak bezalakoak izanen dira.

B) Kanpoko argiak hirigunean daudenen antzerakoak izanen dira, alegia, forjazko farolak, beltzak, Villa motakoak edo antzekoak, sodio lurruneko 150 watioko lanparekin.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko, igorri egiten da urbanizazio proiektua behin betiko onesten duen erabakia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dadin.

Leatxen, 2006ko irailaren 15ean._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0618564