150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua, 11. poligonoko 678. lurzatian. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2006ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Behin betiko onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa, Servicios Jorme, S.L.k sustatua; horren bidez, lurzoru urbanizaezineko 11. poligonoko 678. lurzatiaren azpikategoria aldatuko da: nekazaritzako ekoizpen handiko lurzoru izatetik "lurzoru generikoa" izatera.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta onetsitako dokumentuaren kopia bat igortzea Ingurumen Departamentuari, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

3._Erabaki hau eskatzaileari jakinaraztea.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2006ko azaroaren 16an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0618542