150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1841/2006 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako alboko sendagile izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendan baztertu ziren 6 izangai txanda irekian onartzea xedatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 24ko 880/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako alboko sendagile izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko ekainaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 78. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 9ko 1682/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 14ko 1814/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako alboko sendagile izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da zuzentzea eta, beraz, txanda irekian onartzea txandan horretan bazterturik ageri ziren izangaiak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako alboko sendagile izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan bazterturik ageri ziren izangai hauek onartzea txanda horretan:

_EDUARDO LEJARDI MUJICA

_FRANCISCO JAVIER URRUTIA SANZBERRO

_ORZURI BELDARRAIN ROBLES

_SANTIAGO CERRILLO FALQUE

_CRISTINA GARCIA LABAIRU

_M.ª BEGOÑA LLORENTE DIEZ

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuei, epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0619030