147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CARCAR

Arau subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2006ko azaroaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Carcarko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala UO-40, 41 eta 42 unitateetan, Conservas Cárcar, S.A.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71.artikulua betez, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, kontsultatu eta alegazio egokiak egin daitezen udal bulegoetan.

Carcarren, 2006ko azaroaren 15ean._Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L0618269