147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Promociones Arnaya, S.L.k sustaturik. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Promociones Arnaya, S.L.k sustaturik, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraikiz.

Noainen, 2006ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618239