147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Nueva Albañilería, S.L.k sustaturik. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko maiatzaren 7an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Nueva Albañilería S.L.k eta Zuluetako Kontzejuak sustaturik, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan izendatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2006ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618236