147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko 17. lurzatiaren xehetasun azterlana, Luis María Arrese Juampérez jaunak eta M.A. Blanco Ramírez andreak sustaturik. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko 17. lurzatiaren xehetasun azterlana, Luis María Arrese Juampérez jaunak eta M.A. Blanco Ramírez andreak sustaturik, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76., 74. eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2006ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618233