147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Dorre-Elortzibarko Nafarroa kaleko 10ean dagoen lurzatiaren xehetasun azterlana, Antonio Rodrigo Villanueva jaunak eta María Lourdes Villanueva Iriarte andreak sustaturik. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko azaroaren 7ko bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, hasiera batean onetsi zuen Dorre-Elortzibarko Nafarroa kaleko 10ean dagoen lurzatiaren xehetasun azterlana, Antonio Rodrigo Villanueva jaunak eta María Lourdes Villanueva Iriarte andreak sustaturik, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezkotzat jozen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2006ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618232