147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Fontellasko Udalak, 2006ko maiatzaren 2ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 92.000 m²-ko herrilurraren desafektazioa, 5. poligonoko 30. lurzatian, "La Catalana" alderdian. Helburua da Obras y Desmontes, S.L.ri lagatzea legarra eta buztina ateratzeko, betiere horretarako onetsi zen baldintzen pleguari jarraikiz, 2006ko ekainaren 14ko ebazpenaren erabakiz aldatu baitzen.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herrilurraren desafektazioa behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Fontellasen, 2006ko azaroaren 14an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0618211