147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Katastroko balioak onetsirik

Cortesko Udalak, 2006ko irailaren 18an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

Bigarrena._Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspenaren ondoriozko katastroko balioak onestea.

Cortesko hirilurraren balorazio proiektua berrikusteko Batzorde Mistoak, 2005eko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen delako balorazio proiektu hori onestea; hura 2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.1 artikuluak, Lurraldearen gaineko Kontribuzioaren zerga-oinarria arautzean, hala dio: "zerga honen zerga-oinarria ondasun higiezinen katastroko balioak finkatuko du. Balio hori kalkulatu, aditzera eman eta inpugnatzeko, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legeari segituko zaio.

Hirilurraren gaineko Kontribuzioa ordainarazteko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 10eko 216/1984 Foru Dekretuaren 71. artikuluak xedatzen duenez, "Kontribuzioaren menpeko ondasunen likidazio-oinarria baldintzapetzen duten katastroko balioa, zerga-oinarria eta gainerako elementuak (...) eguneratuko dira, ondasunetan edo subjektu pasiboetan gertatzen diren goiti-beheitien ondorioz edo balorazio txostenaren berrikuspenaren ondorioz".

216/1984 Foru Dekretuaren 73.1 artikuluak ezartzen duenez, "Katastroa eguneratuta, Udalak zerga-oinarriak eta lidikazio-oinarriak onetsiko ditu, baita likidazioak egitea ere".

Adierazitakoa kontuan harturik, eta orobat martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 80.1 eta 86.3 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, balorazio txostenaren berrikuspenaren ondoriozko katastroko balioak interesatuei jakinarazi beharko zaizkie, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58.2 artikuluan aurreikusitako ildotik.

Aipatu Foru Legeak honela dio bere 64. artikuluan: "Tributuak ezartzeko eta ordenatzeko erabakiak eta halaber haien aldaketak, zer ekitaldi ekonomikotan izan behar duten indarra, hura hasi baino lehen hartu beharko dira, edo bertzenaz obra edo zerbitzu berriak egin edo ezartzen diren eta jadanik direnak handitzen diren egunean". Beraz, artikulu hori beterik eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1995 Legearen 22.2 e) artikuluan osoko bilkurari ematen zaion eskumena ikusirik, erabaki da:

1. Hirilurraren balorazio txostenaz 2005eko azaroaren 9an behin betikoz onetsi zen berrikuspenaren ondoriozko katastroko balioak onestea, espedientean dagoen dokumentaziotik ondorioztatzen den bezala.

2. Onetsitako katastroko balioen oharpena egitea dagokion katastroko erregistroan.

3. Ukitutako jabe bakoitzari balorazio txostenaren berrikuspenak beren ondasunei esleitutako katastroko balio berria jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, erabaki honen kontra, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetariko bat para daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Cortesko Hirilurraren katastroko balorazio txostenaren berrikuspena aplikatzearen ondoriozko katastro-orrien jakinarazpena egiten saiatuta, haien titularrak ondoko zerrendan agertzen baitira, eta lortu ez denez, ordezko jakinarazpena egiten da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraikiz.

Titularrak:

_Industrias Aragonesas del Aluminio, S.A.

_Franco Alvaro, Julián.

_Santander Central Hispano, Activos Inmobiliarios.

_Martínez Somalo, Venancio.

_Cusine Cusine, Juan.

_Nafarroako Foru Komunitatea (Ekonomia eta Ogasuna).

_Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.

_Tudela de Construcción, S.L.

_Marín y Soldevilla, S.A.

_Alonso García, Ignacio.

Cortesen, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0618179