147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR ZENDEA

Hirigintzako hitzarmenaren hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalaren eta Las Terrazas de Cizur, S.A.ren arteko hirigintza hitzarmena negoziatu da, Zizur Txikiko D-38 sektoreari dagokiona; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hitzarmen hori 20 egunez egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek edukia azter dezaten udal bulegoetan, Gazolatzen baitaude, eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2006ko azaroaren 10ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0618157