147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

1.287. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako alkate udalburuak, 2006ko azaroaren 8an, hasiera batez onetsi zuen Supermercado Loli, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1.287 lurzatiaren barreneko lerrokadurak aldatzeko, Q jarduketa unitatean.

Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, 2006ko azaroaren 9an._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0618145