147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

U.R.1 unitatearen borondatezko birzatiketa

2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 12koan, Leringo Udal Planeko U.R.1 jarduketa unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen.

Eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, proiektua behin betikoz onetsi da Udalaren 2006-06-01eko erabakia aplikatuz eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lerinen, 2006ko urriaaren 18an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0618102