147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Birzatiketa proiektuaren behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko urriaren 24ko osoko bilkura arruntean, 17. puntuan, ondoko erabakia hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko U.A.U 2.2ko 37, 38 eta 39ko lurzatiak birzatitzeko proiektua Elizondon Oteiza Arrechea eta Oteiza Galain arkitektoek prestatua, eta 2006ko maiatzaren 24an EHAEOk ikus-onetsia eta, harekin batera, dokumentazio osagarria ere, 2006ko abuztuan ikus-onetsia. Horiek guztiak horretarako ireki den espedientean daude, El Prado de Paularena, S.A.ko sustatu baitu.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko azaroaren 7an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0618080