II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BARAIBAR
Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena
Baraibarko Kontzejuko Batzarrak (Larraun), 2006ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, aho batez hartu zituen erabaki hauek, besteak beste:
1._Hasiera batean onestea 775 metro karratuko herrilurra desafektatzea, Baraibarko 10. poligonoko 157. lurzatikoa, gero Santos Iriarte Berazari trukatzeko, 10. poligonoko 199. lurzatiko 775 metro karraturekin.
2._Besterentzea arautuko duen baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.
3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta toki entitate honetako iragarkien oholean argitaratzea, interesatuek hilabeteko epean erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Baraibarren (Larraun), 2006ko azaroaren 8an._Alkatea, Mikel Huarte Martija.
Iragarkiaren kodea: L0617956