147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

5.2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlan. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2006ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Promociones Vadoluengo, S.L. merkataritza-sozietateak aurkeztu duen xehetasun azterlana, zertarako eta Zangozako Udal Planak U.E. 5.2an (Enrique de Labrit kalean) etxebizitza, lokal eta garajeetarako ezartzen duen etxesail itxiaren lerrokadurak finkatzeko; hori guztia Urkain Arquitectos e Ingenieros, S.L.k prestaturiko dokumentazio teknikoaren arabera (2006ko maiatzaren 23an ikus-onetsia) eta udal arkitektoak espedienteari gehitu dion txostenean dauden determinazioekin.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0617950