147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Udal Planeko AR-3. banaketa eremuko S-1 sektorea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2006ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea, Udal Planeko AR-3. banaketa eremuko S-1 sektorea urbanizatzeko proiektua, sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua, Javier García-Barberena Erburu arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoaren arabera (2004ko urtarrilaren 22an ikus-onetsia) eta determinazio hauekin.

_Euri uren sarea: suhiltzaileen eremuko erretenen edukiera arrazoitu beharko da, urbanizazioko euri urak bertara isurtzeko.

_Ur beltzen sarea: kolektore berrira lotu beharko da.

_Altzariak, kaleargiak: Udalak ezarririk dituen ereduetara egokituko da, mantentze lanak errazagoak izan daitezen.

_Etxebizitzen pareko zintarriak: osotara etzana eginen da, maila aldaketa etengabea saihesteko.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0617946