147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Katastroko 5. poligonoko 888. lurzatiaren xehetasun azterlana (U.C. Alde Zaharra). Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 7an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Servicios Constructivos Eskiza, S.L.k aurkezturiko xehetasun azterlana, eraikin bateko estalkia aldatzeko katastroko 5. polígonoko 888. lurzatian - hirigintzako araudi partikularrak U.C.2 deitzen duen eremuan; hori guztia, M. A. Alonso del Val eta Rufino J. Hernández arkitektoek prestaturiko dokumentazio teknikoaren arabera (2006ko uztailaren 31n ikus-onetsia) eta udal arkitektoak espedienteari gehitu dion txostenean dauden zehaztapenekin.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2006ko azaroaren 7an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0617945