147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Monjardin mendiaren zeharkaleko 2an igogailua paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 31n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-OCT-06 (10/UV)

Ikusirik José Ignacio Mena Mur jaunak Monjardin mendiaren zeharkaleko 2ko jabeen elkartea ordezkatuz tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2006-10-23ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Monjardin mendiaren zeharkaleko 2an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana.

2. Espedientea jendaurrean izatea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2006ko azaroaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0617882