147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1089/2006 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Bera barrutian gehienez ere bederatzi eserlekuko ibilgailuetan egin beharreko ikasle-garraioko espedientearen kontratazioa, 45/11 espedientea, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez ebazten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena eman du, non proposatu baitu zerbitzu hura publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eslei dadila.

Kontratazio hori egiteko behar diren izapideak eginik, gastua onetsirik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aginduzko txostena emanik eta departamentuko Araubide Juridikoaren Atalak kontrataziorako baldintzei oniritzirik.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen baititu eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez dagoenez.

EBATZI DUT:

1. Zerbitzua Juan Martín Ansalas Ozcariz jaunari 27,08 euroan eguneko esleitzea (BEZa barne).

2. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren izapideak egin ditzala esleipen kontratua gauzatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

3. 2006-2007 ikasturterako gehieneko zenbatekoa 4.766,08 eurokoa izanen da. Horietarik 1.841,44 euro, irailetik abendura bitarteko gastuei dagozkienak, departamenturako indarra duen gastu aurrekontuko "Ikasle garraioa" izeneko 410004-41150-2230-324100 kontusailetik finantzatuko dira (espedientea: 40005309). Gainerako 2.924,64 euroak, 2007ko urtarriletik ekainera bitarteko gastuei dagozkienak, 2007ko aurrekontuan sortuko den kontusailetik finantzatuko dira, 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legeko 30. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

4. Ebazpen honetan ezarritakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpena igortzea enpresa esleipen-hartzaileari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urriaren 25ean._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz jauna Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz.

Iragarkiaren kodea: F0617512