147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA ARGA

Aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hartara entitatearena berarena eta Miranda-Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena biltzen dira. Espedienteak bi aurrekontuak betearazteko oinarriak biltzen ditu.

Aurrekontua, betearazpen oinarriak eta espedientea jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, kapituluka laburturik.

Miranda-Argan, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0618257