147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OBANOS

Aurrekontuko 4/2006 aldaketa

Udalak, 2006ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea aurrekontuko 4/2006 aldaketa, kreditu gehikuntza baita, ondoko gastuei dagokien kontusaila behar bezainbat diruz hornitzeko: Camino de Roncesvalles eta Arnotegui - Larrotagaña - Pachuela kaleen zoladura, argiteria eta sareak berritzea eta Roncesvalles izeneko eraikina erostea; Izarbeibarko Mankomunitatearen ekarpenaren bidez finantzatuko da, baita hiri lurzatien salmentatik lortutako dirusarrera handiagoen bidez ere.

Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2006ko azaroaren 14an._Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0618255