II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ARANGUREN IBARRA
Jarduera sailkatua. Baimena
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2006ko azaroaren 13a. Eskatzailea: Acciona Energía, S.A. Jarduera: elementu mekanikoen biltegia. Tokia: Karrika Berria, 3-5 (S-6 sektoreko 15B lurzatia), Mutiloabeitiko industrialdean.
Mutiloabeitin, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L0618264