147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain-kabo izateko 4 lanpostu maila igoeraren bidez eta oposizio-lehiaketa sistema erabiliz betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko azaroaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen:

Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain-kabo izateko 4 lanpostu maila igoeraren bidez eta oposizio-lehiaketa sistema erabiliz betetzeko deialdia Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2005eko maiatzaren 20an, eta 2005eko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 3an. Haren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2005eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 16an. Beraz, bidezko da:

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epea iraganik, ondotik ematen diren laurak aurkeztu dira:

_Igoera irekiko txanda:

1. Ansorena Induráin, Jose Antoniok erreklamazioa egin du, eskatzen baitu barne sustapen txandako izangaien behin betiko zerrendan onartua izatea.

2. Garcia Perez, Franciscok aditzera eman du administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratu duela, demanda aurkezteko deialdiaren kontra eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontra. Hura prozedura laburtuaren bidez tramitaturik, ezesteko ebazpena eman da. Apelazioa aurkeztuta, uko egin dio gero;

Bidezko da aipatuak, Ansorena Induráin, Jose Antonio eta Garcia Perez, Francisco, sustapen txanda irekian atxikitzea, eta beraz, haien erreklamazioak ezestea.

3. Borda Ugalde, Fermínek zuzendu du, deialdiko 3.2. a) oinarrian ezarritako agiria ekarri baitu.

4. Iriarte Arilla, Juan Josek zuzendu du, deialdiko 3.2. b) oinarrian ezarritako agiria ekarri baitu.

Bidezko da aipatuak, Borda Ugalde, Fermín eta Iriarte Arilla, Juan Jose, sustapen txandan irekian sartzea, eta beraz, haien erreklamazioak baiestea.

Bigarrena._Horrenbertzez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Barne igoerako txanda:

Onartuak:

BELZUNCE GALBARRA JESUS MARIA

GARCIA PEREZ RAMON

GORRIZ SALAMANCA JAVIER ANICETO

LARUMBE FERNANDINO JESUS MARIA

LORDA BEOLA MIKEL

LOZANO FIGUEROA JOSE ANTONIO

ONDARRA RAMOS ALFREDO

SALVATIERRA BEORLEGUI PABLO

Baztertuak:

Deialdiko 2.1.a).1 oinarrian eskatzen den baldintza ez betetzeagatik.

ANSORENA INDURAIN JOSE ANTONIO

GARCIA PEREZ FRANCISCO

_Igoera irekiko txanda:

Onartuak:

AGUADERO DE LA CASA JAVIER

ANSORENA INDURAIN JOSE ANTONIO

BORDA UGALDE FERMIN

DIAZ DE CERIO MUZQUIZ JOSE MARIA

GARCIA PEREZ FRANCISCO

IRIARTE ARILLA JUAN JOSE

IRISARRI GONZALEZ JAVIER

LACALLE USTARROZ JOSE FELIX

MARTINEZ ORIOL PEDRO JOSE

MORALES ARTIGAS JOSE TOMAS

MORIONES OYAGA JESUS

ORTIGOSA PEDRON MARIA SUSANA

PELAEZ LARRA ROBERTO

RODRIGUEZ MURUGARREN ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

Hirugarrena._Aurreikusitako izendapenak egin ondotik, oposizioaren epaimahaia hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Luis María Iriarte Larumbe, Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: José Manuel Vizcay Vilella, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikide idazkaria: Jesús Javier Múgica Martinena, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María José Aragón García andrea, Zizur Nagusiko Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikidea: María Isabel Abadía Sanz, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria eta Giza Baliabideen arduraduna.

Ordezkoa: Tomás Garro Zunzarren, Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikidea: José Javier Orduna Pérez, Barañaingo udaltzainburua.

Ordezkoa: Egoi Beperet, Barañaingo Udaltzaingoko kabua.

Mahaikidea: Javier Ursúa Luri, langileen ordezkari.

Ordezkoa: Idoia Urdanoz Ortigosa, langileen ordezkari.

Laugarrena._Oposizioaldiko lehenbiziko eta bigarren ariketa Zizur Nagusiko Bigarren Hezkuntzako Institutuan (B.H.I.) eginen da (San Kristobal Ingurubidea, 196), 2007ko urtarrilaren 4an, 9:00etan.

Ariketak egiteko dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen bertze agiriren bat eraman beharko dute, bai eta mutur lodiko boligrafo urdin edo beltza ere.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2006ko azaroaren 7an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0617986