147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MIRANDA ARGA

Plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

Miranda Argako Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Miranda Argako 2006. urteko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak zerrendatuz, baita lanpostu hutsak ere, horiek osatzen baitute 2006ko lan eskaintza publikoa. Bestetik ere, Udal honen zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrendak ere onetsi ziren.

2. Onestea Miranda Argako Udalaren 2006. urteko lan eskaintza publikoa.

3. Hasiera batean onestea, 2006. urterako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa eta zerrenda osagarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da entitate honetako idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Miranda Argan, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0618256