147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORTES

Deialdia, Cortesko Udaleko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Cortesko Udaleko alkate udalburuaren 133/2006 ebazpena, azaroaren 23koa, zeinaren bidez Cortesko Udaleko administrari-ofizial izendatu baitziren Rosa María Alava Expósito eta Jesús Carlos Martínez Asín.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Cortesko Udaleko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2006ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 23an; eta 10. oinarriari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehendabizikoa._Rosa María Alava Expósito eta Jesús Carlos Martínez Asín Cortesko Udaleko administrari-ofizial izendatzea.

Bigarrena._Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea eta adieraztea ezen hilabeteko epea dutela, izendapen hau jakinarazten denetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko; aldez aurretik zin egin edo hitz eman beharko dute, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0618813