147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGUZKITZA

Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz, argitara ematen da Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren testu osoa. Ordenantza hori Iguzkitza Barrutiko Udalak, 2006ko otsailaren 7an hartu erabakiaren bidez onetsi zuen hasiera batean.

Onesteko erabakia 2006ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iguzkitzan, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, Salvador Garín Zabala.

HIRIGINTZAKO ETA INGURUMENEKO TXOSTENAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Txostenak tramitatu eta luzatzeko zerbitzua emateagatik ordaindu beharreko tasa arautzen du ordenantza honek, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan xedatuarekin bat.

Izaera eta zergapeko egintza.

2. artikulua. Tasa honen zergapeko egintza da hirigintzako eta ingurumeneko txostenak tramitatu eta luzatzeko zerbitzuak ematea, txostenak beharrezkoak direnean arlo horietako espedienteak ebazteko.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Iguzkitzako Udalak aurreko artikuluarekin bat emandako zerbitzuak eskatzen edo zerbitzu horien onura edo ukipena jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasen subjektu pasiboak.

Zenbatekoa eta sortzapena

4. artikulua. Ordenantza honek arautzen dituen tasen zenbatekoa izanen da, hain zuzen, txostenek Udalari ekartzen dizkioten gastuak, gehi prentsan nahitaez egin beharreko argitalpenen kostua.

5. artikulua. Udalak txosten eta argitalpen horien kostuak ezagutzen dituenean izanen da tasen sortzapena.

Iragarkiaren kodea: L0618092