147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa hasiera batean onetsirik. Horren bitartez, zehaztu egiten da Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea

Burlatako Udalak, 2006ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako eranskineko aldaketa. Horren bitartez, zehaztu egiten da Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta bereziki Burlatako Udaleko Euskara Zerbitzuan administrari laguntzaile lanpostuan (7.1.), lanaldi erdian, aritzeko 3. maila behar dela. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1999 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako eranskinaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako ordenantzaren eranskineko aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Burlatan, 2006ko azaroaren 9an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0618044