147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Udal Planaren aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2006ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planaren aldaketa puntuala, 5. poligonoko 180 eta 201. lurzatien sailkapenari dagokionez, eta baso-lurzoru izatetik lurzoru urbanizaezin babestuaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako erabilera duen lurzoruaren azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0618344