147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Erroibarko udalerrian bastidore eta bestelako elementuetako kanpoaldeko publizitatea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2006ko azaroaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erroibarko udalerrian bastidore eta bestelako elementuetako kanpoaldeko publizitatea arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Erron, 2006ko azaroaren 10ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0618389