147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BETELU

2007. urteko karga tasak

Beteluko Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1._2007. urteko karga tasak

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,416.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea:

_Hiriguneko jarduerak: Udalaren gutxieneko indizea; 1,23.

_Hirigunetik kanpoko jarduerak: Udalaren gutxieneko indizea; 1,18.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %18koa.

1.6. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak 2006rako).

2._Erabaki honek 2007. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3._Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Betelun, 2006ko azaroaren 10ean._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0618192