147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORBARA

Ordenantzaren hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2006ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Orbarako Udalaren mendiko pisten eta auzobideen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

2. Xedatzea hasierako erabaki hau jendaurrean egon dadila, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar eguneko epean egon ere, interesatuek espedientea azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Orbaran, 2006ko urriaren 30ean._Alkate udalburua, Joaquín Gortari Arbona.

Iragarkiaren kodea: L0618279