147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

Prezio publiko, tasa eta tarifetako aldaketen hasierako onespena, 2007ko ekitaldirako

Fustiñanako Udalak, 2006ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duten ordenantza fiskaletako tarifa, tasa eta prezio publikoetan aldaketa egiteko espedientea. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

6/90 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta artikulu hori aldatzen duen 15/2002 Legearekin bat, espedientea, udal idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, legezko interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Fustiñanan, 2006ko azaroaren 14an._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0618216