147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

2007ko zerga-tasak eta tasak

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2006ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa duela, 2007ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:

Zergak:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0'2944.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0'80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,50 exekuzio materialaren gainean.

_Lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: 12%.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1'25eko indizea.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.

Tasak:

1. Agiriak luzatu eta izapidatzea:

_Fotokopiak: 0'15 euro unitatea.

_Katastroko orrien fotokopiak: 1,00 euro.

_Planoen fotokopiak: 0,25 euro.

_Ziurtagiriak: 2,00 euro.

_Konpultsak: 1,00 euro.

_Fax-igorpenak: 1 euro / orria.

3. Hilerriaren erabilera.

Ehorzketak:

_Bargotan erroldatuak: Salbuetsiak. Era berean, erroldatuak bailiran hartuko dira eta tasa hau ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hiltzeko unean erroldaturik ez daudenak baldin eta frogatzerik bada lehenagotik Bargotan erroldaturik egon direla modu iraunkorrean edo nolabaiteko jarraitasunez, betiere ere udal erroldan baja hartu zutenetik hamar urte baino gutxiago igaro badira.

_Erroldatu gabeak eta aurreko baldintza egiaztatzerik ez dutenak: 300 euro, gehi zerbitzuaren kostua.

4. igerilekuak.

_16 urtetik goitikoen abonua: Erroldatuak: 42 euro. Erroldatu gabeak: 45 euro.

_16 urtetik beheitikoen abonuak: Erroldatuak: 29 euro. Erroldatu gabeak: 32 euro.

_16 urte baino gehiagokoentzat: Erroldatuak: 35 euro. Erroldatu gabeak: 38 euro.

_Hilabetea, haurrak: Erroldatuak: 22 euro. Erroldatu gabeak: 25 euro.

_Hamabostaldia, helduak: Erroldatuak: 24 euro. Erroldatu gabeak: 27 euro.

_Hamabostaldia, haurrak: Erroldatuak: 17 euro. Erroldatu gabeak: 20 euro.

_Eguneko sarrerak, helduak: Erroldatuak: 4 euro. Erroldatu gabeak: 4 euro.

_Eguneko sarrerak, haurrak: Erroldatuak: 2 euro. Erroldatu gabeak: 2 euro.

_Pilotalekuko sarrerak, udan: Erroldatuak: 1,5 euro. Erroldatu gabeak: 1,5 euro.

_Pilotalekuko argia izateko fitxa: Erroldatuak: 4 euro. Erroldatu gabeak: 4 euro.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2006ko azaroaren 13an._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0618281