Iragarkia
141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
2323/2006 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabeen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortzen diren beharrak betetzearren, fisioterapeuta izateko aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onesten duena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabeen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 23an emandako 383/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortzen diren beharrak betetzearren, fisioterapeuta izateko aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zen.
2006ko maiatzaren 9an Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren ordezkaritzak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren kontra.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, maiatzaren 29ko 213/2006 Foru Aginduaren bidez, ofizioz eten zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 383/2006 Ebazpenaren betearazpena.
Lehendakaritza, Justirzia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 29ko 213/2006 Foru Aginduaren bidez, parte batean aintzat hartu da Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren ordezkaritzak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Era berean, deialdiko bigarren arauko 2.1.c atala baliogabetu da. Atal horretan adierazi ziren aldi baterako kontratatuak izateko izangaiek bete beharreko titulazio baldintzak.
Hautapen prozesuan parte hartzeko balditzak aldatu direnez, bidezko da hura baliogabetzea eta beste prozedura bat hastea.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 383/2006 Ebazpena indargabetzea, hautapen prozesuko funtsezko baldintzetako bat aldatu delako.
2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortzen diren beharrak betetzearren, fisioterapeuta izateko aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onestea, arau hauei jarraituz:
ARAUAK
Lehena._Deialdia.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortzen diren beharrak betetzearren, fisioterapeuta izateko aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia iragartzen da.
Ondoriozko izangai zerrendari Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduko 3. artikuluko 2. puntuan ezarririko lehentasun hurrenkera aplikatuko zaio. Horren bidez lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi ziren.
Atal honi jarraikiz prestatzen den zerrendak indarra izanen du probak gainditu baina plazarik gabekoen zerrenda berriak egin arte edo, halakorik ez badago, zerrendak onetsi eta, gehienez ere, hurrengo bost urteetan.
Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.
2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, edozein delarik haien hiritartasuna, eta, kasuan kasuko tratatuak hala xedatzen duenean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio librea dagokiekeen estatuetako langileen ezkontideek ere bai, baldin eta zuzenbidearen arabera bereiziak ez badira. Halaber, baldintza beretan haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere hartzen ahalko dute, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.
b) Hemezortzi urte beteak izatea eta eskuarki erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, diplomaduna izatea Fisioterapian, edo fisioterapeuta aritzeko beste titulu baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
d) Bere eginkizunak betetzea galarazten dion eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.
2.2. Deialdi honen arabera fisioterapeuta gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatzeko hautatzen diren izangaiek euskarazko lanpostuak aukeratzen ahalko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, betebehar hauetariko bat dutela frogatuz gero:
a) Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzea, 2. eta 3. euskara maila ezarririk daukaten lanpostuetarako.
b) Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditurik edukitzea, 1. euskara maila ezarririk daukaten lanpostuetarako.
Lanpostuan aritzeko behar den hizkuntza maila dutela frogatzen duen proba bat gaindituz gero ere aukeratzen ahalko dituzte euskarazko lanpostuak.
Horretarako, eskabideak aurkezteko hirugarren arauan ezarririko epean, interesatuek adierazi beharko dute euskarazko maila neurtzeko ezartzen den proba egiteko prest daudela.
Hirugarrena._Eskabideak eta dokumentazioa.
3.1. Deialdian parte-hartu nahi dutenek eskabidea bete beharko dute. Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean egonen da interesatuen esku.
3.2. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.3. Azkenik, izangaiek adierazi beharko dute eskabidean lanaldi ez osoko lanpostuetara aurkeztu nahi duten.
3.4. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, beharrezkoak diren proba kolektiboak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, bidezko izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.5. Izangaiek zilegi izanen dute parte-hartzeko eskaeran gehienez bi harreman-telefono jartzea, Departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskaera bat bidalita.
Izangaiek, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
1._Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiria. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da. Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren izangaiek, berriz, deialdi honen bigarren arauko 1.a) atalak aipatzen dituen suposamenduren batean daudelako frogagiria aurkeztu beharko dute.
2._Beharrezkoa den titulazioaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta edo onetsia dagoela egiaztatzen duen agiria.
3._Euskarazko lanpostuetarako, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, 2. eta 3. euskara maila ezarririk daukaten lanpostuetarako.
b) Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditurik dauzkatela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, 1. euskara maila ezarririk daukaten lanpostuetarako.
Laugarrena._Aurkezteko tokia.
Parte hartzeko eskabideak, bai eta aurreko oinarrian aipatutako agiriak ere, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira (Santo Domingo aldapa, zk.g.), edo bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak zehazten dituen bulegoetako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.
Bostgarrena._Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena._Izangaien onarpena.
6.1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda jendaurrean paratuko du, horren iragarpena egin ondoren, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo k, z.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean. Zerrenda horretan, izen-deiturak azalduko dira, hala nola, baztertua izan baldin bada, horretarako arrazoiak.
Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denean, interesatuak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Bazterturiko izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, bidezkoa bada, baztertuak izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ezartzean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan jakitera ematen ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta hirugarren arauan azaldutako edozein lekutan aurkeztuko dira.
6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Aurreko atalean aipatzen diren erreklamazioak, halakorik izanez gero, kontuan hartuta, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpena emanen da. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g.) eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko da. Horretan, hautaproba egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira.
Zazpigarrena._Epaimahaia.
7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Ana María Loitegui Zugasti andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileria Ataleko burua.
Ordezkoa: Javier Lachén Barbería jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua.
Mahaikidea: Margarita Sánchez Fontanas andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko fisioterapeuta.
Ordezkoa: María Latasa Lasa andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko fisioterapeuta.
Mahaikidea: Yolanda Mateo Marzo andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko fisioterapeuta.
Ordezkoa: María Luisa Sanciñena Echarte andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko fisioterapeuta.
Mahaikidea: Laura Jiménez Díaz andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezkoa: Juan Aranguren Pastor jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.
Mahaikide idazkaria: Nieves López Mendía andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Pedagogia eta Psikologia irakaslea.
Ordezko mahaikide idazkaria: Juan Vicente Ansa Erice jauna, Hezkuntza Bereziko koordinatzaile eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.
7.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera.
7.3. Epaimahaia hautapen-proba hasi baino lehen eratuko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekartzen ahalko ditu probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.
Zortzigarrena._Hautaproben garapena.
8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean ezarriko dira hautaproba egiteko tokia, eguna eta ordua.
8.2. Lanaldi bakar batean ariketa bat eginen da. Hamar galdera labur erantzun beharko dira, deialdi honetako eranskineko gaiei buruz.
0tik 10 puntura bitarte emanen dira ariketa honetan. Gainditzeko gutxienez 5 puntu beharko dira.
Ariketa baztergarria izanen da. Gutxieneko puntuak lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.
Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.
8.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. paimahaiak ariketa hasteko ezarririko orduan agertzen ez diren izangaiak hautaprobatik baztertuko dira.
8.4. Hautaproba egiterakoan, eskaera egin duten minusbaliatuendako, denbora eta baliabide aldetik jartzen ahal diren egokitzapenak paratuko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
Bederatzigarrena._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontratatzeko deia.
9.1. Ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Argibide eta Agiri Bulegoan eta ariketa egin den tokian probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendari nagusiari zerrenda helaraziko dio, bai eta espediente osoa ere, onets dezan.
9.2. Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egiten ahalko zaie Hezkuntza Departamentuan deialdiko arauetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Fisioterapeuta gisa kontratatuko dira, aldi baterako eta araubide administratiboan. B mailan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Lanpostu horri dagozkion lansariak hartuko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.
Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke kasu berezietan.
9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).
9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
Hamargarrena._Euskarazko proba, hizkuntza hori betebehar duten lanpostuetarako.
10.1. Ariketaren kalifikazioak argitaratu ondoren, euskarazko proba egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Izangaien deialdia Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko da.
10.2. Proba hori egiteko, epaimahaiak laguntza eskatuko dio Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari. Organo horrexek zehaztuko du egin beharreko proba eta uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuaren bidez ezarririko euskarazko maila bakoitzerako "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen die izangaiei. Kalifikazio hori lotzailea izanen da epaimahaiarendako.
10.3. Deialdian parte-hartzeko eskabidean halaxe eskatu duten eta hautaproba gainditzen duten izangaiak bakarrik onartuko dira euskarazko proban.
10.4. Proba gainditzen duten izangaiak fisioterapeuta lanetan euskaraz aritzeko lanpostuetarako izangaien zerrendan sartuko dira.
Hamaikagarrena._Deialdi honen aurka, arau eta egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkdieari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Giza Baliabiden Zerbitzuko Langileri Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2006ko azaroaren 7an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.
ERANSKINA
Gai zerrenda
1._Psikomotrizitatearen garapen normala. Psikomotrizitateko atzerapenaren kontzeptua.
2._Ibileraren azterketa: haren faseak. Ibilera normalaren eta patologikoaren azterketa eta ikerketa.
3._Burmuineko lesioak daudenean berrezitzeko metodoak.
4._Haurren burmuinaren paralisia: kontzeptua eta etiologia.
Motak eta ezaugarriak. Horiei loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren parte-hartzea: errehabilitazioa eta eskolan eta gizartean laguntzea.
5._Burezurreko eta entzefaloko traumatismoak: kontzeptua. Horiei loturiko ondorioak. Fisioterapeutaren parte-hartzea: errehabilitazioa eta eskolan eta gizartean laguntzea.
6._Bizkarrezur-muineko traumatismoak: kontzeptua. Horri loturiko ondorioak. Fisioterapeutaren parte-hartzea: errehabilitazioa eta eskolan eta gizartean laguntzea.
7._Arantza bifidoa: kontzeptua, etiologia eta motak. Eritasunari loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren parte-hartzea: errehabilitazioa eta eskolan eta gizartean laguntzea.
8._Nerbio eta giharretako gaixotasunak: kontzeptua, etiologia eta motak. Eritasunari loturiko beste gaitz batzuk. Fisioterapeutaren parte-hartzea: errehabilitazioa eta eskolan eta gizartean laguntzea.
9._Ibiltzeko ezgaitasuna: kontzeptua eta sailkapena. Zailtasunak eta hezkuntza behar bereziak.
10._Ibiltzeko ezgaitasuna duten ikasleei eskolan eman beharreko erantzuna. Hezkuntza laguntza Nafarroan. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa.
Iragarkiaren kodea: F0617975
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
