141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Ehiza barruti publikoa eraturik

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan Pitillasko udal mugapean ehiza barruti publikoa eratzeari buruzko espedientea, lurren jabeek beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten.

Pitillasko Udalak 2006ko azaroaren 10eko osoko bilkuran erabaki zuenarekin bat, sartu nahi ez dituztela berariaz ez adieraztea isileko baimentzat hartuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2006ko azaroaren 13an._Jarduneko alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0618399