141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

2006ko Eguberriko eskola jaiotzen lehiaketaren deialdia

Iruñeko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zinegotzi delegatu andreak 2006ko azaroaren 9n onetsi zuen 2006ko Eguberriko eskola jaiotzen lehiaketaren deialdia.

Iruñeko Udalak 2006ko Eguberriko eskola jaiotzen lehiaketaren deialdia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetarako, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zenbakian.

1._Xedea.

Lehiaketa honen xedea Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleek, irakasleek edota gurasoek egindako eskola-jaiotzarik hoberenak saritzea da.

Lehiaketarako jaiotzak egiteko, edozein material erabil daiteke, eta ez dago neurri-mugarik, ez luzeran ez zabaleran ere.

Parte hartzen duten ikastetxeek jaiotza bana bakarrik aurkezten ahalko dute, betiere bigarren klausulan adierazitakoarekin bat.

2._Sariaren modalitatea.

Hiru sari ezarri dira: "Jaiotza tradizionalik hoberena".

"Jaiotza modernorik hoberena".

"Sormen handieneko jaiotza".

Jaiotza guztiak ikasleek, irakasleek edota gurasoek egindakoak izanen dira, kontuan hartu gabe zein ikas-mailatakoak diren horiek egiten jardun dutenak.

3._Diru zuzkidura.

Deialdi honi 1.200,00 euro esleitu zaio, gehienez ere, sarietarako, eta 700,00 euro, plaketarako, Iruñeko Udalaren Aurrekontu Orokorreko 71 / 42230 480000 kontusailaren kargura.

Ondoko sariak ezarri dira, 2. klausularekin bat:

"Jaiotza tradizionalik hoberena": Oroit-plaka eta 400,00 euro, eskola-materialetan.

"Jaiotza modernorik hoberena": Oroit-plaka eta 400,00 euro, eskola-materialetan.

"Sormen handieneko jaiotza": Oroit-plaka eta 400,00 euro, eskola-materialetan.

4._Izangaien betekizunak.

Lehiaketa honetan Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduek hartzen ahalko dute parte, betiere bertan parte hartzeko izena ematen badute.

Lehiaketara aurkeztutako jaiotzak ikastetxeetan beraietan izanen dira ikusgai, eta epaimahaia ikastetxeetaraino joanen da, haiek baloratze aldera, 2006ko abenduaren 12tik 18ra bitartean.

5._Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Ikastetxeek parte hartzeko eskabidea (izena emateko orria atxikia doa) behar bezala beterik igorri beharko dute, ondoko helbidera:

Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorra.

Zapateria kalea, 40-2. sol. - 31001 - Iruña.

"2006ko Eguberriko Eskola Jaiotzen Lehiaketa".

Eskabideak aurkezteko epea 2006ko abenduaren 11n amaituko da.

6._Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta ondoko pertsonek osatuko dute:

Epaimahaiburua: M.ª Teresa Mur Dallo, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona.

Epaimahaikideak:

_Iruñeko Jaiotzazaleen elkarteko kide bat.

_Lehen Hezkuntzako Plastika irakasle bat, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak proposatua.

_Iruñeko Udaleko pedagogoa.

Idazkaria: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Zuzendariak izendatuko du.

Epaimahaiak hainbat akzesit emateko proposamena egiten ahalko dio Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrari; akzesit horiek ikastetxeetarako oroit-plakak izanen dira.

7._Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Sariak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar OINARRI hauek erabat onartzea, bai eta Iruñeko Udalaren erabakiak ere, oinarriok interpretatzean sor litekeen edozein zalantzaren aurrean.

8._Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

2006KO EGUBERRIKO ESKOLA JAIOTZEN LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO INSKRIPZIO ORRIA

Lehiaketan parte hartu nahi duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeek orri hau igorri behar dute, 2006ko abenduaren 11ko 14:00ak baino lehen, ondoko helbidera:

Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorra.

Zapateria kalea, 40 - 2. sol.

31001 Iruña.

"2006ko Eguberriko Eskola Jaiotzen Lehiaketa".

Ikastetxearen izena:

Jaiotza muntatzeko ardura du(t)en irakaslearen edo irakasleen izena(k):

Lehiatzeko den Jaiotzaren kokagunea, Ikastetxean:

Iruñean, 2006ko azaroa

Zuzendaria,

Iruñean, 2006ko azaroaren 9n._Zinegotzi delegatua, M.ª Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0618220