II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXARRI-ARANATZ
UE 17 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsita
Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2006ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UE-17 unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa, unitate horretako etxebizitza babestuen banaketaz eginiko proposamena ukitutako jabeek onartu ondoren. Hori guztia egin da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arestian aipatutako arauari jarraituz.
Etxarri-Aranatzen, 2006ko irailaren 4an._Alkateordea, Iraitz Goñi Iraurgi.
Iragarkiaren kodea: L0618353