II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
TUTERA
Queilesko parke berriaren urbanizazioa AA-7, Díaz Bravo kalearen eta Merindades etorbidearen arteko tartean
Tuterako Udalak, 2006ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta:
1. Udal honen eskumenetan oinarrituz, interes orokorreko eta erabilera publikoko deklaratzea honako obra hauek: parke berria urbanizatzeko obrak egungo HAPOko 4. unitate integratuko AA-7an, Díaz Bravo kalearen eta Merindades etorbidearen arteko tartean; antolamendu proposamenaren arabera urbanizazio sendoturik gabeko hirilurzorua da eta berdeguneei dagokien erabilera xehekatua du.
2. Urbanizazio proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren hasiera onestea, eta haiek okupatu beharra deklaratzea, aldez aurretik ordainketa edo gordailua eginda, tokiko ekipamendu publikoa baita
3. Behin-behinekoz onestea ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banan-banakoa, Queilesko parkea HAPOko AA-7an urbanizatzeko obrak egiteko okupatu beharrekoak baitira.
4. Hogei egun balioduneko jendaurreko epea irekiko da, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espediente horrek ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten idatziz, aurka egiteko okupazio behar horri, oinarrizko edo formazko arrazoiak direla eta.
TITULAR UKITUEN ETA AZALEREN ZERRENDA
POL. LURZAT.AZALERAOHARRAK T I T U L A R R A
UKITUA (m²)
4 156 441,56 Eraitsi beharreko eraikinak Angel Pérez Pérez
4 157 787,55 Eraitsi beharreko eraikinak Antonio Delgado Martínez
4 163 544,17 Eraitsi beharreko eraikinak Francisco Pérez Pérez-Francés
4 333 950,63 Lurzorua Fernando, Javier, Manuel, Miguel eta Vidal Abascal Morte
4 339 1.895,53 Eraitsi beharreko eraikinak Angel Gabriel Unzue Maquirriain, Ana M.ª, Begoña eta M.ª Aranzazu Unzue Vela, Lorenzo eta M.ª Isabel Vela Soria
5 1312 746,04 Eraitsi beharreko eraikinak Santiago Jiménez Mateo
5 1313 910,78 Eraitsi beharreko eraikinak Jesús Burgaleta Villafranca
(erorkinak)
5 1314 138,66 Eraitsi beharreko eraikinak Jesús Puy Huarte
5 1315 906,26 Lurzorua Luis Burgaleta Villafranca
5 1318 3.105,98 Lurzorua Daniel, Javier, Jesús, Josefa, M.ª Carmen, M.ª Concepción eta M.ª Cristina López Moreno, Justa Moreno Martín (usufruktuduna)
5 1320 2.435,77 Lurzorua Promociones Urbanas de Navarra, S.L.
5 1494 1.108,56 Lurzorua Promociones Urbanas de Navarra, S.L.
3. Urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da beste horrenbeste eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2006ko azaroaren 2an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0617714