II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
IRUÑA
Behin betiko onestea "Elortz ibaiertzaren aldeko paisaiaren eta ibai-zatiaren egokitzapena eta haren irisgarritasunaren sustapena _2. fasea: Ipar Etxabakoitz_ udal mugapearen bukaera" proiektuak ukitutako jabeen, ondasunen eta eskubideen zerrenda
Udalbatzak 2006ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran ondoko erabakia hartu zuen:
«Ikusirik Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2006ko irailaren 7an Arga (2. fasea), Elortz eta Sadar ibaiak Elortz ibaiaren tartean _2. fasea: Ipar Etxabakoitz_ udal mugapearen bukaera lehengoratzeko proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrendari aurkeztutako alegazioak, eta ikusirik, bestalde, espedientean jasotako txostenak, ondokoa erabaki da:
1._Aurkeztutako hiru alegazioak baiestea _lehendabizikoa, Mendegui, S.L.-ren, Rubio Villanueva anai-arreben eta Villavanco Residencial S.L.-ren ordezkariena; bigarrena, Julia-Inés Mañeru Lergarena, eta hirugarrena, Juan José Iturria Carricabururena_, hala desjabetzeak ukitzen dituen jabeen, ondasunen eta eskubideen hasierako zerrendaren datuak zuzentzeko eskaerari dagokionez nola halakorik eskatu dutenei eskudirutan balio justua ordaindu beharrean hirigintza-aprobetxamendua aitortzeari dagokionez.
2._"Elortz ibaiertzaren aldeko paisaiaren eta ibai-zatiaren egokitzapena eta haren irisgarritasunaren sustapena. _2. fasea: Ipar Etxabakoitz_ udal mugapearen bukaera" proiektuak ukitzen dituen jabeen, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea; izan ere, behar-beharrezkoa jotzen da lurzoru horiek okupatu eta eskuratzea, jarraian agertzen den eran:
"Elorz ibaiertzaren aldeko paisaiaren eta ibai-zatiaren egokitzapena eta haren irisgarritasunaren sustapena - 2. fasea: Ipar Etxabakoitz-Iruñeko udal mugapearen bukaera" proiektua dela medio desjabetu beharreko lurzoruen jabeen eta ukitzen diren ondasunen eta eskubideen banan banako zerrenda
LURZATIAK AZALERAK
ZK. JABEAK HELBIDEA IZAERA ETA ERABILERA
LURZ. POL. ALDE UKITUA ALDI BATER.
1 MENDEGUI, S.L. (% 20) BELASKOAINGO K, 13 (ZIZUR NAGUSIA) 2640 4 968,74 0 Urbanizagarria
RUBIO DE VILLANUEVA, FRANCISCO JAVIER (% 2,5) FERNAN CABALLERO K., 62 (MADRIL) Parkea GS-1
RUBIO DE VILLANUEVA, JUAN JOSE (% 2,5) LA OLIVAKO MONASTERIOAREN K., 7 (IRUÑA) (Atxiki gabea)
RUBIO DE VILLANUEVA, JOSE LUIS (% 2,5) MODESTO LA FUENTE K., 78 (MADRIL)
RUBIO VILLANUEVA, JULIAN MARIA (% 2,5) SANTA ENGRACIA K., 6 (MADRIL)
RUBIO DE VILLANUEVA, MARIA ANGELES (% 2,5) AYALA K., 63 (MADRIL)
RUBIO DE VILLANUEVA, MARIA CARMEN (% 2,5) REY ALHAMAR K., 10 (JAEN)
RUBIO DE VILLANUEVA, PALOMA (% 2,5) SANTA CRUZ DE MARCENEDO K., 4 (MADRIL)
RUBIO VILLANUEVA, TOMAS (% 2,5) LA OLIVAKO MONASTERIOAREN K., 7 (IRUÑA)
VILLAVANCO RESIDENCIAL, S.L. (% 60) EZKI PLAZA, 2 (BARAÑAIN)
2 SAN MARTIN ERRO, MARIA ANGELES SAN ANDRES K, 3 (ZIZUR NAGUSIA) 2641 4 1046,53 0 Urbanizagarria
Parkea GS-1
(Atxiki gabea)
3 MENDEGUI, S.L. (% 20) BELASKOAINGO K, 13 (ZIZUR NAGUSIA) 2642 4 3795,06 0 Urbanizagarria
RUBIO DE VILLANUEVA, FRANCISCO JAVIER (% 2,5) FERNAN CABALLERO K., 62 (MADRIL) Parkea ARS7(zati bat)
RUBIO DE VILLANUEVA, JUAN JOSE (% 2,5) LA OLIVAKO MONASTERIOAREN K., 7 (IRUÑA) GS-1 (zati bat)
JOSE LUIS (% 2,5)RUBIO DE VILLANUEVA, MODESTO LA FUENTE K., 78 (MADRIL) (Atxiki gabea)
RUBIO VILLANUEVA, JULIAN MARIA (% 2,5) SANTA ENGRACIA K., 6 (MADRIL)
RUBIO DE VILLANUEVA, MARIA ANGELES (% 2,5) AYALA K., 63 (MADRIL)
RUBIO DE VILLANUEVA, MARIA CARMEN (% 2,5) REY ALHAMAR K., 10 (JAEN)
RUBIO DE VILLANUEVA, PALOMA (% 2,5) SANTA CRUZ DE MARCENEDO K., 4 (MADRIL)
RUBIO VILLANUEVA, TOMAS (% 2,5) LA OLIVAKO MONASTERIOAREN K., 7 (IRUÑA)
VILLAVANCO RESIDENCIAL, S.L. (% 60) EZKI PLAZA, 2 (BARAÑAIN)
4 ITURRIA CARRICABURU, JOSE JAVIER (% 50) ARANEGI K., 14 (ZIZUR NAGUSIA) 2689 4 3218,18 0 Urbanizagarria
MAÑERU APESTEGUIA, JOSE LUIS (% 25) AROSTEGUI ETORB., 41 (IRUÑA) Parkea ARS-7
MAÑERU LERGA, JULIA INES (% 25) EGA IBAIA, 30-1, EZK. (IRUÑA)
5 IRUÑEKO UDALAREN HERRI-LURRA UDALETXE PLAZA, Z/G (IRUÑA) 2702 4 1944,47 0 Urbanizagarria
Parkea GS-1
(Atxiki gabea)
3._Ondasun eta eskubideen zerrenda horretan jasotako lursailak nahitaez okupatu behar direla deklaratzea.
4._Halakorik eskatu duten alegaziogileen eskaria onestea, balio justua eskudirutan ordaindu beharrean dagokien hirigintzako aprobetxamendua aitortzeaz bezainbatean, eta, horrenbestez, nahitaezko desjabetzaren adostasunezko fasean hirigintzako aprobetxamenduaren aitorpena proposatuko da balio justua ordaintzeko sistematzat, betiere ukitutako lurzatien jabe guztiek aho batez onartzen badute.
5._Ahalmena ematea, bereizi gabe eman ere, Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatu jaunari eta Enrique Maya Miranda funtzionario jaunari, okupazioaren aurreko aktak, adostasunekoak, ordaintzekoak eta okupaziokoak sinatzeko, bai eta desjabetzea burutzeko beharrezkoa den beste edozein agiri izenpetzeko ere.
6._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan, legeekin bat izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat; argitaratzea, baita ere, Foru Erkidegoan argitaratutako bi egunkaritan, Iruñeko Udaletxeko iragarki-oholran, eta espedientean interesaturik daudenei banan-banan jakinaraztea, eta horiei igortzea alegazioen gaineko txosten teknikoa eta juridikoa.»
Eta hau guztia argitara ematen da, erabaki honetako seigarren puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, 2006ko azaroaren 17an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0618450