II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MENDABIA
Oihan enkantea
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko azaroaren 6an eman 386/2006 ebazpenaren bitartez, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea erabaki zuen, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
_Lotea: 1.130 makal, 871,70 metro kubiko zur egiten dutenak, "El Vergal" (Legarda) alderdian. Prezioa: 44.498,34 euro.
Delako lote hori zuraren ziurtapenaldian dago.
Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak, irailaren 29ko 2.338/2006 ebazpenaren bidez, aprobetxamendu horretarako baimena eman zuen.
Enkantean parte hartu ahal izateko, 890 euro utzi beharko dira behin-behineko fidantzatako. Orobat, enpresaren sailkapen agiria eta baldintzen pleguko 5. artikuluan eskatutako gainerako baldintzak aurkeztu beharko dira.
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 231. artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesta aldia izanen du.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.
Mendabian, 2006ko azaroaren 6an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L0618033