II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Ordenantzetako aldaketa hasiera batean onetsirik
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2006ko azaroaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitate honetako zerbitzuen prezioak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Garesen, 2006ko azaroaren 13an._Burua, Alfredo Morales Vidarte.
Iragarkiaren kodea: L0618142