141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EDIKTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko hainbat lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta.

Jorge Alvarez Tutor jaunak gora jotzeko helegitea aurkeztu du, aipatu deialdiaren oposizioaldiko bigarren ariketako emaitzaren kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie helegite horren berri, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0618051