I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
EDIKTUA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko mediku, Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta.
Daniel Etxeberría Lekuona jaunak gora jotzeko helegitea aurkeztu du aipatu deialdiaren kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei honen berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0618050