I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktuak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoko ikuskatzaile izateko 6 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta.
David Navarro Caspistegui jaunak gora jotzeko helegitea aurkeztu du, aipatu deialdian eskainitako 68125 zenbakiko lanpostuaren destinoa aldatzearen kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei honen berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0618049