I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1100/2006 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 10ean emandako 1002/2006 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroan araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe itundu batzuei aldi baterako zenbait unitate izateko baimena eman zitzaien.
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 10ean emandako 1002/2006 Ebazpenaren 1. ataleko 11. puntuan daudela oharturik.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 10ean emandako 1002/2006 Ebazpenaren 1. ataleko 11. puntuan akatsak daudela oharturik, honelaxe zuzentzen da.
Honela dio:
"11. Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu itundua.
Berariazko izena: Vedruna.
Helbidea: San Fermin, 28.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako osaera juridikoa: 8 unitate, gehienez ere 240 ikastoki.
Aldi baterako baimendu diren unitateak: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetako Oinarrizko Hezkuntza Bereziko unitate berariazko bat; soilik 2006/2007 ikasturterako."
Honakoa behar du:
"11. Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu itundua.
Berariazko izena: Vedruna.
Helbidea: San Fermin, 28.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Osaera juridikoa: 6 unitate Haur Hezkuntzako 2. zikloan (gehienez 150 ikaspostu) eta 12 unitate Lehen Hezkuntzan (gehienez 300 ikaspostu).
Aldi baterako baimendu diren unitateak: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetako Oinarrizko Hezkuntza Bereziko unitate bat (Garapenaren Nahaste Orokortukoen Gela.); soilik 2006/2007 ikasturterako."
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuei, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
Iragarkiaren kodea: F0617509