141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

322/2006 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Villafrancako udal mugapean 8. poligonoko 4. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat handitzeko proiektuaren espedientea, Parques Solares de Navarra enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako 8. poligonoko 4. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Parques Solares de Navarra enpresak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Villafrancako Udaletxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Villafrancako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0617809